Noticias

BIC Arabak 40.000 eurorekin eta CERNeko teknologiekin sustatuko du enpresen sorrera eta dibertsifikazioa

tri pioneers

BIC Arabak deialdi bat egin du INEUSTAR-ekin lankidetzan egun munduko laborategi handiena den CERN teknologietan oinarritutako enpresa-ekimen berriak garatzen laguntzeko.

Deialdi hori, #CERN2B challenge gisa etiketatua, enpresa-proiektuak dibertsifikatzeko aukera bat da ziurgabetasunez beteriko garai honetan. Gainera, enpresa berri bat edo start-up bat eratu nahi duten tituludun gazteak merkaturatzeko balioko du, arazo tekniko espezifiko bat konpondu beharko dutelako.

CERNen teknologiak hainbat alorretan aplika daitezke, hala nola, ingurumenean, aeroespazioan, medikuntzan, 4.0 industrian edo, are, kultura-ondarean. 

BIC Arabak, alegia Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, deialdi hau abiarazi du Ineustar Zientziaren Industriako Espainiako Elkartearen eskutik, zeina CERNen Estatu mailako ekintzailetza-proiektuaren buru baita. Ekainean zehar zabalik egongo da CERN teknologiari lotutako dibertsifikazio edo enpresa-proiektu berri bat aurkezteko epea.

Proposamenik onenak CERN, Ineustar, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta BIC Araba erakundeetako ordezkariek eratutako epaimahai baten aurrean negozio-plan bat garatzeko eta aurkezteko hautatuko dira. Irabazleak Ineustar-Pioneers Basque Country programan sartuko dira, eta 40.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute.

Horrez gain, CERNen eta Ineustarren laguntza teknologikoa eta BIC Arabaren enpresa-aholkularitza ere izango dute. Ideiak aurkeztu edo informazio gehiago nahi duten pertsona eta enpresa guztiek www.bicaraba.eus/cern2bchallenge webgunean egin ahal izango dute.

Spain@ITER

 

 

iter logo

CDTIk, CIEMATekin eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin batera, apirilaren 21etik 22ra Cadarachean ospatuko den "Spain @ ITER" lehenengo jardunaldia antolatzen ari da.

Cadarachera egindako misioak Espainiako ministerioko ordezkaritza instituzionala izango du maila gorenean. Ekitaldiak bi egun izango ditu: lehenengo egunean ITER Organisationek eskeintzen dituen aukerak berrikusiko dira, eta bigarren egunean Fusion for Energy-ren eskaintza nagusiak jakinaraziko dira.

Bi egunetan zehar, enpresarien eta ITERreko teknikarien arteko aldebiko bilerak antolatzeko aukera egongo da eta proiektuaren eraikuntza bisitzea ere posible izango da.

Agentziek gerora emango dute erregistratzeko jarraitu beharreko urratsen berri.

 

TMTri buruzko azken albisteak

 

Thirty Meter Telescope (TMT), lurreko etorkizuneko teleskopio boteretsu eta aurreratuena, itopuntu fasean dago. Hawaiiko protestek Aurrera jarraitzen dute teleskopio handia eraiki nahi den lekuan, eta dirudienez, bertakoek ez dute preotestak eteteko inolako asmorik. Bere aldetik, administrazioek eta eraikuntzan interesa dutenek ere ez diote TMTari uko egiteko asmorik.

Egoera hori nola aurre egin bazkide fundatzaileek, Kaliforniako Unibertsitateak, Kaliforniako Teknologia Institutuak, Indiak, Kanadak, Txinak eta Japoniak erabakiko dute. India, aurrekontuaren % 10, 2.000 milioi dolarrekin lagundu duen herrialdeak, jendaurrean erakutsi du proiektua toki alternatibo batera eramatea defendatzen duela.

TMTaren inguruko gertaeren segida ikusirik, Kanariar erakundeek dagoeneko beharrezko urratsak eman dituzte La Palma uhartea, B Plana izan dadin, Hawaiiren toki alternatibo gisa.

 

TMT

 

INEUSTARren LCWS 2019 jardunaldian parte hartzea

Joan den astean, urriaren 28tik azaroaren 1era bitartean, LCWS 2019, Future Line Colliders Lineal on International Nazioarteko Tailerra, ospatu zen Sendai-n (Japonia). INEUSTARek parte hartze aktiboa izan zuen kongresu honetan, ez bakarrik zientziaren sektorean parte hartzen duten Espainiako industrien ordezkaritza gisa baizik. INEUSTAReko zuzendari nagusiak nazioarteko komunitateari aurkeztu zion partikula azeleragailuetan Espainiako industriaren esperientzia eta gaitasunak.

Japonia ILC, International Linear Collider azeleragailua barne hartzeko herrialde hautagaia da, Japoniako agintarien onespenarekin eraikitzen hasteko gai izango zen proiektu heldua eta landua da. LHCren arrakastaren ondoren, eta Run-4 High Luminosity-LHC gisa baldintzatzeko asmoz itzali ondoren, nazioarteko estrategiak Higgsen fisika aztertzeko gai den azeleragailu lineal handi baterantz jotzen du. Laborategi bikain hau energia handiko fisikan aurrera egiteko hurrengo urrats logikoa izango litzateke Higgs bosoien fabrika bezela, eta horri esker, fisikariek lanean jarraitu ahal izango dute partikulen fisikaren eredu estandarraren baliozkotasuna egiaztatzeko edota haratago dagoena ikertzeko.

ILC eztabaidatu ez ezik, zientzia eta industria elkartu ziren, azeleragailuen eta energia handiko fisikaren inguruko beste hainbat gai eztabaidatzeko, ikuspegi zientifiko, teknologiko eta fabrikatzailearen ikuspuntutik. Beste proiektu asko ere aurkeztu ziren, hala nola CLIC, FCC, Txinako CEPC eta KEK eta CERNek gauzatutako beste proiektu batzuk.

LCWS19

'RETOS-COLABORACIÓN' 2019 deialdia zabaldu da

 

MCIU Gob AEI

Estatuko Ikerketa Agentziak 260 milioi eurorekin hornitutako 2019ko 'RETOS-COLABORACIÓN' deia argitaratu du; horietatik 70 milioi euro diru-laguntza dira eta 190 mailegua.

Patzuego publiko-pribatuen sorrera finantzatuko du enpresen, unibertsitate publiko eta pribatuen, Ikerketa Erakunde Publikoen, teknologia zentroen, I + G zentro publiko eta pribatuen eta enpresa elkarteen artean.

Proyektuak urkezteko epea 2019/09/30etik 2019/10/24 artekoa izango da eta 500 mila euro eta 15 milioi arteko proiektuak finantzatuko ditu.

Hemen deialdi ofizialaren esteka